Larunbatean independentziaren alde kalera ateratzeko deia egin du EAE-ANVk

Guaixe 2007ko azaroaren 21a

Alderdi ekintzaileak deialdi horiekin nabarmendu nahi du "ez dela soilik EAE-ANV ilegalizatzen, hemen aukera independentista dela ilegalizatu nahi dutena, independentzia dela ilegalizatu nahi dutena". Horregatik larunbatean legez kanpo jartzeari "hesia" jarri eta "independentziari" bidea ireki behar zaiola dio EAE-ANVk. Ekintzaileek "independentziaren alde gauden guztiok batu" beharra nabarmendu dute. Horren alde egiteko inoiz baino arrazoi gehiago daudela azpimarratu dute. Haien aburuz, "Euskal Herria aldaketa politikoaren fasean dago, eta aldaketa hori gauzatzea atzeraezinezko hautua izan behar du independentistontzat". Sakanako mobilizazioakLakuntzan 16:30ean filma, Biltokin19:00etan Udaletxean Hitzaldia eta dokumentala. Nafarroa Euskal Herria. Hizlaria, Angel Rekalde. Etxeetako balkoietan ikurrinak jartzeko deia egin da. Arbizu12:00etan Arbizuri bizikletan buelta13:00etan ikurrinari omenaldia, trikitixa eta bertsolariekin. Sinadura bilketa. Herritarren argazkia eta aatea. Etxeetako balkoietan ikurrinak jartzeko deia egin da. Etxarri Aranatz13:00etan plazan auzatea eta ondoren herritarren argazki ateratzea izanen da. Urdiainen14:30ean bazkaria + trikitilariak18:00etan ikurrinari omenaldia plazan eta atxikimendu kanpainan hasiera Altsasu18:30ean Baratza Bide plazan, musika, auzatea, panelak ikusgai, mural margotzea eta beste.