Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hori dela eta, Iratxo, Moncloa, Pikuxar, Larrazpi, San Martin jubilatu elkarteak eta osasun etxeak kontra-publizitateari buruzko erakusketa hartu dute. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, ostirala, erosketarik gabeko eguna da. GehiagoKontra-publizitateari buruzko erakusketa proiekzio batekin osatuko da. Emanaldia igandean izanen da, 19:00etan Pikuxar euskal txokoan. Proiekzio pare baten bidez produktuak saltzeko, publizitateak erabiltzen dituzten trikimailuak azalduko dira baita haiengandik babesteko proposamenak. Hamabostaldiak Kontsumo ohiturei buruzko tailer batekin izanen du segida. Iratxo elkartera, 19:00etan doazenak haien kontsumo ohiturak era dibertigarri eta informalean aztertuko dituzte eta ohitura horiek ahalegin handirik gabe aldatzeko bidea erakutsiko da. Hamabostaldia dokumental baten emanaldiarekin despedituko da.