Mintzakiderekin Zamartze ezagutzera!

Guaixe 2007ko azaroaren 26a

ZamartzeBaina horrekin batera mintzakide talde ezberdinak batu eta elkar ezagutzeko jarduera osagarriak ere antolatuko dira. Aurrena Nafarroaren edota euskararen nazioarteko egunarekin batera izanen da, abenduaren 3an. Mintzakidek Uharte Arakilgo Zamartze ermita erromanikoa ezagutzeko aukera eskaintzen du. Bisita Mikel Gartziandiak gidatuko du eta egindako zaharberritze lanak azaltzeaz gain ibarreko herri erromatarren inguruan ere ariko da. Jarduera osagarri horretan mintzakideez gain ibarreko edozein euskaldunek parte hartu dezake. Horretarako izena besterik ez da eman behar: sakana_mintza@aek.org e-postan edo telefono hauetara deitu,948 468 258 edo 676 868 547.