Xota Carsal-ek galdu egin zuen

Guaixe 2007ko azaroaren 27a

Xota Carsalek larunbateakoan bere neurketa galdu egin zuen etxean. Liebana taldea izan zuen aurrez aurre eta 10-6 markagailuarekin amaitu zen neurketa. Xotak ez zuen partida ona jokatu eta ez zion puntuak gehitzeko aukerari heldu. 11. jardunaldiaren ostean, Xota Casal 13.a da sailkapenean erdietsiak dituen 11 puntuei esker. Estatuko lehen A mailako 2. multzoko liderra berriz Zuzenbide taldea da 31 punturekin hura. Bihar, larunbata, talde irurtzundarra Alfaroren kontra lehiatuko da.