Ansotegi finalera, Zabaleta bidean

Guaixe 2007ko azaroaren 28a

Antsotegik finaleko partida astelehen goizeanjokatuko du Labrit pilotalekuan. Ordukoan Jaunarena leitzarraren kontra izanen da buruz buruko.  Ansotegik asteartean lortu zuen finalerako txartela. Barberenarekin (Txaruta) neurtu zen eta 18-14ko markagailuarekin eskuratu zuen garaipena. Partida estua izan zen eta 6 momentutan eman zen berdinketa (1, 3, 4, 9, 10 eta 14). Irurtzungo Zabaleta pilotariak, berriz, final aurrekotan Jaunarenaren kontra jokatu zuen. 20 minutuko iraupena baino ez zuen eduki norgehiagokak. Azkenean, 18-2 markagailuarekin amaitu zen jokoa. Jaunarenak 6 tanto sakez egin zituen.