Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzundarrek liderra garaitu zuten. Partida oso ona egin zuen Xota taldeak eta Zuzenbideren aurka 1 eta 4 irabaztea lortu zuen etxetik kanpo. Asko saiatu ziren Xotako kideak eta aski ongi merezitako 3 puntu sartu zituzten poltsikora. Estatuko lehen A mailako liderra une honetan Burlatako taldea da 32 punturekin. Xota berriz, 9.a da 17rekin. Bihar berriz, etxean jokatuko du Irurtzungo taldean eta Santurtzi taldea hartuko du berean. Azken hori, taulan 11.a da 16 puntu eskuratu ostean.