Gaizki jokatu eta galdu

Guaixe 2007ko abenduaren 19a

Ahanzteko neurketa horietakoa asteburukoa. Santurtziren kontra 2 eta 6 galdu egin zuten. Printzipioz ez beharko luke neurketa zaila izan, baina ez zen talde gazte irurtzundarraren eguna izan eta ez zuen deusekin asmatu. Asteburuan jasotakoarekin, une honetan, Xota B taldea 17 punturekin 11.a da sailkapen nagusian. Taldeko liderra berriz, Burlata taldea da 32 punturekin. 14. jardunaldian, eta gabonetako etenaldiaren aurretik, Xota Soloarte taldearekin neurtuko da etxetik kanpo. Talde biak puntutara berdinduta daude.