Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Enkarni Genua txotxongiloekin aski ezaguna da Euskal Herrian eta orain Manu Gomezen bertsozaletasunarekin uztartu dituzte biak. Hasiera batean antzerki izateko jaio zen lana, ondoren liburu ere bihurtu dute eta sarri DVD formatuan ere izanen da eskuragarri. Jada, antzerkia funtzionatzen ari da, eta liburua Durangoko Azokan aurkeztu zuten bere egileek. Antzerkia filmatu eta DVD-an izatearena hurrengo urratsa litzateke.Lehen puntuaHitzen lapurra lanak hitzekin jolastu eta disfrutatzeko istorioa kontatzen du. Izan ere, haurrek hitzekin gozatu eta aldi berean haien hizkuntza aberasteko helburuarekin sortu zen ekimena. Istorioa hiru lagun herriko plazan elkartu eta hitz bilduma bat egiteari ekitean hasten da. Laugarren lagun bat ere gehituko zaie eta etxera joanen dira hitz gehiago bila plaza apaintzeko, baina hara bueltatzean, hitzak desagertu egin dira. Lapur batek hitzak eraman egin ditu. Horrela hasten da hiru eta zortzi urte bitarteko neska-mutilei zuzendua dagoen istorioa. Eta azken punturaino, potorik egin gabe, berbekin jolasteko aukera izanen dute haurrek. Ama-semea elkarlanaManuk eta haren amak, Enkarnik, Etxarrin Lanku-ko kideen bisita izan zuten. Hizketan ohartu egin ziren bertsolaritza ez zela txikienganaino iristen eta hausnarketa haren haritik bertsotxongiloak egiteko ideia sortu zen, pentsatu eta egin. Ama-semeak asteburu bat Pirineotan isolatu han eman zioten forma egun Hitzen lapurra denari. Ondorengo lana internet eta paper bidezko elkar truke bat izan da. Lehenengo antzerkia eta urte eta erdi beranduago iritsi da liburua. Manuk adierazi duenez "izugarrizko ilusioa egin dio amarekin elkar lanean aritzeak".