Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikastaroan izena eman zutenek etorkinekin harreman zuzena dute: gizarte zerbitzu, lana, emakumea, aisia.....eta antzeko arloetan lanean ari diren Sakanako profesionalak dira. 3 egunez Sakanako Mankomunitateak Lakuntzan duen egoitzan bildu ziren eta Atzerritartasun Legea, parte hartze soziokomunitarioa eta kulturen arteko bitartekaritzan saio praktikoak landu zituzten. Ikastaroa Anafe Fundazioko abokatu batek, Gizarte Langile batek eta Maroko eta Ekuadorreko bitartekariek eman zuten. Jakin izan dugunez, ikastaroan parte hartu dutenendako "oso interesgarria eta baliagarria izan da", batez ere haien lanetarako. Ikastaroaren ebaluazio "baikorra" egin dute guztiek.