Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alvia trena Irundik 8:15ean abiatzen da eta 13:45ean iristen da Madrilera. Ibilbidea 5:30ean egiten du Valladolidetik aurrera abiadura handiko trenaren ibilbidetik doalako. Donostian, Tolosan, Zumarragan eta Gasteizen egiten ditu geldialdiak. Ez, ordea, Altsasun. Alvia trena martxan izan arte 3 ziren Sakanan gelditu eta Madrilera zihoazen trenak. Gaur egun, berriz, bi besterik ez dira. Bata, Intercitya da. Goizez ibilbidea egiten zuen eta Alvia martxan jarri denetik Intercitya arratsaldez dabil eta Altsasun geldialdia 15:50 aldera egiten du. Ordu bat geroago erregional mailako tren bat gelditzen da Altsasun. Hura ere Madrilera doa. Gauez zegoen Estrella trena kendu egin du RENFEk eta, beraz, gaueko zerbitzurik gabe gelditu da Sakana. Jakina denez, iazko garagarrilaren hasieratik Altaria trenak Talgoa ordezkatu zuen eta aldaketa egitearekin batera Altsasuko geldialdia kendu egin zuen Renfek. Altsasuko Udalak iaz alferrik eskatu zuen Altaria trena Altsasun geldialdia egitea. Iaz ere, Altsasu eta Gasteiz arteko bi tren kendu ziren.