MRA Navarra bikain Valentziaren aurka

Guaixe 2008ko urtarrilaren 16a

Partidu bikaina jokatu zuen atzo MRA Navarrak Valentzian. Kementsu atera ziren Imanol Arregiren mutilak eta paregabeko lehen zatia egin zuten. Joel izan zen Nafarroako taldearen asmoak aurreratu zituena, 0-1ekoa markatuz. Nagusitasunez, aldea handitzeko aukera bat baino gehiago izan zuten Dêk, Joelek eta Eseverrik. Valentziarrei berriz, kosta egiten zitzaien Irurtzungo atera iristea. Hala ere, beraiek izan ziren gola sartzen hurrenak, 1-1ekoa. MRAk agintzen jarraitu zuen hurrengo minutuetan ere eta bi gol sartu zituen 3 minututan, 1-3koa utziz markagailuan. Atsedenaldiaren ondoren erasoan hasi ziren valentziarrak, aldea gutxitu nahian, baina oraindik ere 4. gola hartu zuten. Azkenean, ahaleginaren ahaleginaz, Valentziak partida parekatzea lortu zuen 4-5era arte. Lukuian izan zen Irurtzungoak berriz ere piztu zituena, MRAren 6. gola sartuz. Valentziarrak saiatu ziren aurrera egiten, baina nafarrak defentsan batu ziren, gogor. Azkenean, 5-7koa markagailuan. Gol festa Valentzian. Golak hartu bai, baina are gehiago izan ziren MRAk sartu zituenak.3 puntu garrantzitsu ekarri ditu Irurtzungo taldeak etxera eta sailkapen nagusiko 3. postuari eutsi dio. Bihar izanen du hurrengo partidua, 18:30ean. Puntuak batzen jarraitzeko aukera polita du, taula nagusian azkena den Pontevedra hartuko baitu etxean.