Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan hasiko da alebin mailako areto futbol txapelketa. 11 taldek parte hartuko dute, bi taldetan banatuta. A taldean Tavar eraikuntzak, Aldabide, Txartel, Sutegi, Etxarri A eta Etxarri 1 arituko dira eta B taldean berriz, Lagun artea 1, Lagun artea A, Alzate eraikuntzak, Urdiain eta Citroen S. Migel. Neurketak asteburu honetan hasi eta otsailaren 24ra arte luzatuko dira. Olazti eta Altsasuk hartuko dituzte partidak.Lehenengo jardunaldia:A taldea Ilbeltzaren 19an, Olaztin:10:00-11:00 Tavar eraikuntzak - Aldabide11:00-12:00 Txartel - Sutegi12:00-13:00 Etxarri A - Etxarri 1B taldea Ilbeltzaren 20an, Altsasun:11:30-12:30 Lagun artea 1 - Alzate eraikuntzak12:30-13:30 Urdiain - Citroen S.MigelLagun artea A taldeak atsedena