Uretako sorosle ikastaroa antolatu du Sakanako Mankomunitateak

Guaixe 2008ko urtarrilaren 22a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak igerileku, hondartza, urtegi edo bestelakoetan aritzeko uretako sorosle ikastaroa antolatu du. DYAko adituak ariko dira irakasle lanetan. Ikastaroa egiten dutenek BBB (bihotz-biriketako bizkortzea) oinarrizko titulua ere jasoko dute eta Desfibriladore Erdiautomatikoaren erabilera ere ikasiko dute. Otsailaren 22an hasi eta apirilaren 25era arte izanen da ikastaroa, ostiral arratsaldetan, 16:30etik 21:00etara eta larunbatetan, 9:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara. 93 ordu izanen dira denera. Aste Santuko oporretan ez da klaserik emanen. Arbizuko igerilekuak hartuko ditu ikastaroko klase praktikoak eta klase teorikoak berriz, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan, Lakuntzan izanen dira.Izen ematea zabalik Izen emateko epea zabalik dago otsailaren 15era arte. Matrikula 450 €-koa da. Ikastaroa egiteko interesa dutenek Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura eraman behar dituzte izen emate orria, bankuko ordainagiria eta medikuaren ziurtagiria, uretako sorosle izateko ezintasun psikiko edota fisikorik ez duela adierazten duena. Agiriak faxez bidaltzea ere posible da, 948 464 853 zenbakira. Mankomunitateak aditzera eman duenez, izena eman ahal izateko 16 urte edo gehiago eduki behar dira. Taldea osatzeko 14 ikasle behar dira gutxienez.Diru laguntzak emanen dira Ikastaroa bukatu ondoren, Mankomunitateak diru laguntzak emanen dizkie gainditu dutenei. Informazio gehiago behar duenak Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots egin dezake argibide eske.