Azken minutuan lortu zuen puntua Xotak

Guaixe 2008ko urtarrilaren 22a

Partidu bizia jokatu zuten aurreko jardunaldian Xotak eta Tuterako taldeak. Norgehiagoka polita izan zen, azken uneraino emozioz betea. Tudelakoek ongi hasi zuten lehia, atea ongi zainduz eta Xotaren atera behin eta berriz gerturatuz. 2-3ko aurkako emaitzarekin joan ziren Irurtzungoak atsedenaldira. Bigarren zatia gogorra izan zen oso. Tentsioa ikaragarria izan zen, eta horrek kontzentrazioa galtzera eraman zituen jokalariak. Amaierako jokaldietan ongi aritu ziren Xotakoak eta, horri esker, azken minutuan berdinketaren gola sartu zuen Raulek.Xotak 13. postuan jarraitzen du, 19 punturekin, Zuzenbide liderrarengandik 21 puntura. Datorren jardunaldian 8. postuan dagoen Candesaren aurka neurtu beharko ditu indarrak.