Sailkapen nagusia ixten dutenen aurka ezinean

Guaixe 2008ko urtarrilaren 28a

18. jardunaldia: Guadalajara 5 - MRA Navarra 2 Bigarren astez jarraian huts egin zuten Imanol Arregiren mutilek; taulako azkenen kontra izan zen aurreko jardunaldian, eta azkenaurrekoen aurka 18.ean. Ez ziren gaizki hasi Irurtzungoak, defentsan ongi eta behin eta berriz erasoan. Emerson atezainak, ordea, bikain zaindu zuen Guadalajarakoen atea. Hala ere, ez zen Alexandreren baloikada gogorra geratzeko gai izan eta 0-1 aurreratuta joan ziren MRAkoak atsedenaldira.26. minutuan gola sartu zuten etxekoek. Puntu gosez, ez ziren berdinketarekin konformatu eta erasoan jarraitu zuten. Irurtzundarrak aurreratu ziren berriz ere, Ugeren golari esker, baina 34. minututik aurrera dena gaizki atera zitzaien: lehenik, Alexandre kaleratu zuten, erasoan ez zuten asmatzen eta Irurtzungo atezainak huts egiteak izan zituen. 3-2koa sartu zuten etxekoek eta MRA Navarra behera etorri ziren. Azken minutuetan, Guadalajarakoen gol festa, eta 5-2 markagailuan.Horrelako aukerak galduta ez da posible sailkapen nagusiko goiko postuei eustea. Irurtzungoek bi aldiz huts egin dute taulako azken bien aurka eta, ondorioz, 4. lekura jaitsi dira. Datorren astean puntu bakar bat gutxiagorekin 6. postuan dagoen Mostoles taldea hartuko dute etxean. 3. postutik 7.era bizi-bizi dago norgehiagoka eta lehian jarraitu nahi badute, irabazi egin beharko dute Irurtzungoek.Datorren astean ere lanpetuak ibiliko dira, bi norgehiagoka izanen dituzte eta aste erdian. Otsailaren 5ean, asteartean, Caja Segoviaren aurka aritu beharko dute eta hilaren 8an, berriz, etxean, Pozo de Murciaren kontra.