Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ez ziren gaizki hasi Irurtzungo mutilak. Lehen minutuetan bi taldeek egin zituzten saiakerak. Xotakoak motel ibili ziren erasoan. Daviden sarrerak behar zuen abiadura eman zion taldeari. Igorrekin batera erasoa egin eta 1. gola sartu zuten Irurtzungoek, 11. minutuan. Gutxi iraun zien pozak: zorigaitzeko 6 minututan 4 gol sartu zizkieten Candesa taldekoek. Atsedenalditik bueltan etxekoek 5. gola sartu zuten. Xotakoek azken minututan 2 gol sartu zituzten, baina aldea gutxitzeko baino ez zuten balio izan. 5-3koarekin amaitu zen norgehiagoka.13. postuan dago Xota, 19 punturekin, Burlata lider berriarengandik 23 puntura. Asteburu honetan 7. postuan dagoen Atenea taldea hartuko du etxean.