Irurtzunek herri kirol jaialdia hartuko du igandean

Guaixe 2008ko otsailaren 1a

Datorren igandean, eguerdiko 12:30ean, herri kirol jaialdia hartuko du Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuak. Sakanako harri-jasotzaile eskolak antolatu du jaialdia, Sakanako Mankomunitatea eta Irurtzungo Udalaren laguntzarekin. Bi kirol izanen dira eguneko izarrak: harri jasotzea eta aizkora.Harri jasotzaileakHarri jasotzaileak izanen dira eguneko protagonistak. Sakanako harri-jasotzaile eskolako ikasle diren Xabier Igoa, Simón Callaham eta Aitor Oiarbide arituko dira, batetik, eta baita Patxi Larretxea, Unai Bertiz eta eskolan irakasle lanetan aritzen den Mikel Lasarte ere.Erakustaldiak proba ezberdinak hartuko ditu. Harri ezberdinekin arituko dira, kubo, biribil nahiz zilindrikoarekin. Helduek 100 edo 125 kiloko harrien altxaldiak eginen dituzte. Aitor Oiarbide etxarriar promesa, berriz, 75 kiloko bola eta kuboarekin arituko da.Aizkolariek ere lekua izanen dute Aizkoran, Uharteko Gorriti anaiak lehiatuko dira Larretxea lehengusuekin. Bi bikote gazteek badute nahiko lan, abiadura proba, kolpeka, txanda librean... aritu beharko dute.