Okiñena Almodovar lotura

Guaixe 2008ko otsailaren 5a

Mikelek azken aldian metakrilatoaren gaitasunak aztertzen eta lantzen ari da. Material horrekin egindako maketa bat aurkeztu zuen lehiaketara. Ohorezko aipamena balio izan dion eskulturka 60 cm-ko altuera du. Koloretsua da eta bertikala, gora egiten duen mugimendu espirala dauka. Mikelek esan digu Volver filmean inspiratu zela eskultura egiteko, "Almodovarren diseinu eta koloreetan". Eskulturarako kolore primarioak erabili zituen hura egiteko: berdea, horia, beltza, gorria...LehiaketaGaztela-Mantxako Turismo eta Artisautza Kontseilaritzak Almodovar zinemagileari eskainitako ibilbide turistikoa sortu du Campo de Calatrava eskualdean. Hura seinaleztatzeko nazioarteko eskultura lehiaketa deitu zuen eta hainbat herrialdeko 100 artistek baino gehiagok haien lanak aurkeztu zituzten. 4 sari banatu zituen lehiaketak eta orain eskultoreek maketa tamaina errealean egin eta egokitutako herrian jarriko dute. Horretaz gain, ohorezko 8 aipamen berezi banatu ziren. Mikel Okiñenak plaka eta mila euro jaso zituen. Berak lehiaketara aurkeztutako maketa Gaztela-Mantxako Komunitateen Juntaren esku geldituko da. Mikelen eskultura zinemagile mantxegoaren herrian ikusgai egonen da. Hain zuzen ere, Calzada de Calatrava herriko Rafael Serranko kultur gunean, Pedro Almodovarren erakusketa iraunkorraren zati izanen da.