Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean erabaki ziren datorren astean, otsailaren 14tik 17ra, jokatuko diren Espainiako Kopako norgehiagokak. MRA zerrenda-buru zen eta, horri esker, lehen txandan talde gogorren aurka arituko ez zela ziurtatua zuen (Interviu, El Pozo eta Benicarlo). Irurtzundarrek Mostoles, Carnicer Torrejon, Azkar lugo eta Lobelle zituzten aurkari posibleak eta zorteak nahi ez zuten taldea jarri zien bikote: Lobelle galiziarra. Partidua hilaren 14an, izanen da, datorren ostegunean, 21:00etan. Bi taldeetako entrenatzaileek onartu dute norgehiagoka oso irekia izanen dela.Aurrera egiten duen taldeak El Pozo edo Carnicer edukiko du final-erditan. Final handia otsailaren 17an izanen da, igandean.