Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
19. jardunaldia: Xota B 3 - Atenea 4 Emozioz beteriko norgehiagoka jokatu zuten joan zen asteburuan irurtzundarrek Atenearen kontra. Partidua ez zen azken momentura arte erabaki. Norgehiagoka amaitzeko 40 segundoren faltan, 3ko berdinketa zegoen markagailuan. Josebak etxekoen 4. gola sartzeko aukera izan zuen, baina huts egin zuen. Hurrengo jokaldian, berriz, Irurtzungoek falta egin zuten eta Ateneak ez zuen barkatu.14. postura jaitsi dira Irurtzungoak. Asteburu honetan, 11. tokian dagoen Arnedoren aurka du lehia.