Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xotakoek gaizki jokatu zuten asteburuan Arnedoren kontra eta ondorioz, meritu handien beharrik gabe irabazi zuten etxekoek. Etxekoek sartutako lehen tantoa Xotako jokalarien huts egitearen ondorio izan zen. Irurtzungo gazteek berdinketaren gola sartu zuten lehen zatia amaitzear zela. Baina, berriz ere, aurreratu egin ziren etxekoak.Bigarren zatia erritmo handiagoarekin hasi zuten Irurtzungoek. Horren fruitua izan zen Josebaren berdinketaren gola. Baina Irurtzungoen pozak gutxi irauten zuen lehengoan; berehala, defentsaren huts egiteek 3-2 eta 4-2koak ekarri zituen. 4-3ra gerturatu ziren sakandarrak, baina etxekoen aldeko penaltiak hauen esperantzak desagerrarazi zituen. Markagailua 6 eta 4 zela amaitu zen norgehiagoka.Asteburuko jardunaldiaren ondoren, azken aurreko postura jaitsi da Xota taldea, 19 punturekin, 15. lekuan dago. Burlata liderra 29 puntura du, 48 punturekin. Datorren jardunaldian 33 punturekin 4. postuan dagoen Ibarra taldea hartuko du etxean.