Akaborroko biribilgunea

Guaixe 2008ko otsailaren 18a

Akaborro industrialdea zeharkatzen duten ibilgailuek biribil batekin eginen dute topo aurrerantzean. Hura despeditzeko lanak berriki despeditu dituzte. NA-2410 errepidean egindako biribilgune horrek etorkizunean industrialdeko trafikoa bideratuko du. Akaborro industrialdea handitzen denean biribilak bere funtzioa beteko du. Altsasun, bestalde, Herri Lan Departamentuak bi biribil txukundu ditu. Biak ere herriaren iparraldean daude, A-1 autobiarako sarrera irteeretan. Udala behin baino gehiagotan kexu azaldu izan da biribilen mantenu faltagatik eta gaizki zeudelako.