Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nagore (2) 10 0 5Lasa (1) 3 10 3Igandean jokatu zuten Logroñoko Irekiko finala Aritz Lasa eta Jorge Nagorek. Frontoian giro ona zen nagusi eta bertan bildutakoek partidu polita ikusteko aukera eduki zuten. Aritz Lasa eta Jorge Nagorek zuten guztia eman zuten, baina azkenean, irurtzundarra nagusitu zen.Gogotsu atera zen Nagore frontoira. Bere golpe freskoak airez defendatzera behartu zuen arerioa. Horrela, lehen jokoan ez zion ia tantorik egiten utzi Urretxukoari. Bigarren jokoan gozatzen hasi zen Lasa. Tanto onak jokatu zituzten pilotariek eta emozioa handitu zen. 9-8 aurreratu zen Nagore, baina 10ekoa lortzen azkarragoa izan zen Lasa, hirugarren jokoa behartuz.Azken jokoan Nagorerena izan zen lehen sakea. Lehen tantoa egiteko aukera eman zion horrek, baina huts baten ondorioz, 1-3 aurreratu zen Aritz Lasa. Irurtzungoa emaitzari buelta emateko gai izan zen ordea, lau tanto jarraian eginda, 3-5 garaitu zuen azken jokoa.Logroñoko Irekia poltsikoan duela, Nagore da Pilota Profesionaleko Zirkuituko liderra.