Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nahi baino lehenago amaitu da Irurtzungo taldearendako Cuencako egonaldia. Irurtzundarrek ez zuten zortea alde izan: Lukuianen lesioa gutxi balitz, partidua hasi eta berehala, Robert eta Dê jokalari garrantzitsuak lesionatu ziren. Hala ere, ez zuten etsi Irurtzungoek eta bere indar eta kemena erakutsi zuten.Lobelle izan zen gola sartzen lehena, 12. minutuan. 6 minutu geroago, Alexandrek aurkarien atea zulatzea lortu zuen, MRAren bi astetako gol lehortearekin amaituz. Minutu batzuetan, irurtzundarrek taldeko izarren hutsunean sumatu zuten. Horren aurrean Ruben, Charly edo Roberto Martil bezalako jokalariek hartu zuten taldearen ardura. Bide horretatik aurreratu zen MRA markagailuan, Joelen golari esker, 2-1ekoa. Irurtzungoak primeran aritu ziren defentsan eta Gasconek ere paregabeko geldialdiak egin zituen. Kontraerasoan ordea, ez ziren horren fin ibili eta, ondorioz, Lobellek aurrera egiteko aukerekin jarraitzen zuen.Norgehiagoka amaitzeko lau minutu falta zirela, Lobelleko entrenatzailea geratzen zitzaion aukeraz baliatu zen: atezain-jokalaria jarri zuen. Emaitza ezin hobea eduki zuen erabakiak: hiru minutan hiru gol sartu zituzten galiziarrek, 2-4koan amaitu arte. Imanol Arregik adierazi zuen pena zela lesioek izan zuten eragina. Hala ere, bere taldearen lana goraipatu zuen.MRA Navarra ligan zentratu beharko da orain.