Sexu indarkeriagatik atxilotuta

Guaixe 2008ko otsailaren 18a

Foruzaingoak jakitera eman duenez, otsailaren 7an Irurtzungo bizilagun bat atxilotu zuten. 33 urteko gizonari tratu txarrak, legez kanpoko atxiloketa eta derrigortzea leporatzen dio Foruzaingoak. Nafarroako Gobernuak zabaldutakoaren arabera "bere emazteak Foruzaingora deitu zuen komunean atxikita zegoenean. Ondoren bultzatu egin zuen eta erortzean kolpea hartu zuen bizkarraldean".