4-0 aurreratu arren, galdu egin zuen Xotak

Guaixe 2008ko otsailaren 26a

Gezurra badirudi ere, 4-0 irabazten joan eta gero, galdu egin zuen joan zen asteko norgehiagoka Irurtzungo taldeak. 3-0eko aldearekin joan ziren aldagelara sakandarrak. Atsedenaldiaren ondoren, 4. gola ere sartu zuten. Baina hor amaitu ziren Irurtzungoen lanak. Kanpokoek 5 gol sartu zizkieten bata bestearen atzetik, markagailuan aurreratuz. Partidua amaitzeko minutu bat falta zela Igorrek berdinketaren gola sartu zuen. Puntu bat behintzat etxean geratuko zela zirudien, baina ezta hori ere: Norgehiagoka amaitu baina 4 segundo lehenago, 5-6koa sartu zuen Ibarrak.Xota sailkapen nagusiko azken aurreko postuan dago, 15.ean,19 punturekin. 30 puntura du Burlata liderra. Postu arriskutsu horretatik ateratzeko, puntuak batzera behartuta daude Irurtzungoak. Datorren jardunaldian 30 punturekin, 8. postuan dagoen Sestaoren aurka du aukera.