Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Prestatutako egitaraua gaur bertan abiatuko da. 18:00etan, kultur etxean, Donostiako Hazi Hezi zentroko Ramon Mauduitek eta Cristina Aznarrek hitzaldia eskainiko dute. Haien jardunak Begirunezko hazkuntza izenburua du. Bihar, berriz, 16:30ean kultur etxean izanen den kafe-hitzaldia Bel Pozueta altsasuarrak parte hartuko du. Biok, bikoteendako harrera eta sexuari buruzko aholkularitza zentroko kideak gizon-emakumeak, adostasunak eta desadostasunak gaia hartuko du. Esan bezala, jardunaldiek hurrengo bi hiletan izanen dute jarraipena. Hilabeteotan, besteak beste, etxeko ekonomian lizentziatuen II. promozioa aterako da, eta, iaz bezala, titulu eta guzti jasoko dute lizentziatu berriek.