Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Musika lagun ziur txikienak begia zabal-zabalik jarraituko dutela saioa, inolako detailerik ez galtzeko moduan. Gainera, abestu, dantzatu eta haurrei Xurdinen munduan murgiltzeko gonbitea jasoko dute txikiek. XurdinBera da emanaldiko protagonista. Bere lagunekin batera Alaitasunaren basoan bizi dira. Zirri eta Borro, anai-arrebak dira, beraien azala laranja kolorekoa da, beraien amak txikitan arrautza gorringo lakuan bainatzen zituelako; Dofasol Jauna basoko musikaria, eta Xurdinek egiten dituen jolas guztiei musika jartzen die; Haizeder, basoko azti maitagarria da, eta Xurdin, protagonista, egun guztia jolasak asmatzen pasatzen du, ondoren bere liburu magikoan idazteko.Irurtzunen ikusgai izanen den antzerki musikalak aurrekariak izan ditu. Xurdinen aurreneko abentura, Kobazuloan galdurik izenburua zuen eta duela 3 urte mustu zuten. Ondoren etorri zen Xurdin eta gorringo lakuaren misterioa. Haren bidez diskoa karrikaratu zuten eta diskoa ikuskizun berri bat egitera eraman zuen Sointek eta horixe da Irurtzunen emanen dena, Xurdinen Kontzertua. Antzerki musikala igandean, 17:00etan, Irurtzungo frontoian izanen da ikusgai.