Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Duela 20 bat urte onartutako araudian zen orain arte Irurtzunen indarrean zegoena eta han zehazten zen hainbat gela izan behar zituztela alokairura bideratutako babes ofizialeko etxebizitzak. Txiki Iriartek azaldu digunez, "orduan familiek alokatzen zuten eta bizpahiru gelatako etxebizitzak behar zituzten. Artikuluaren aldaketarekin gaur egungo gazteen eskaerei erantzun nahi diegu eta gela bakarreko etxeak egiteko aukera izan". Udalaren asmoa da etorkizunean alokairuzko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea. Bestalde, Irurtzungo Udalak azken bilkuran onartu egin zuen lur sail baten salmenta. Herria kalearen ondoan dagoen lur sail horren salmentagatik udalak 83.000 euro eta hari dagokion BEZa jasoko du.