0-3 zikloa lortzeko tramiteak hasi ditu udalak

Guaixe 2008ko martxoaren 6a

Lehenik eta behin aurten ziklo horren inguruko gai guztiak aztertuko dituzte, guztiz definituta gelditu arte. Gauzak ongi, heldu den urtean 0-3 urte bitarteko haurren zikloa hartuko lukeen egoitzaren lanak hasiko lirateke. Bilkura berean Irurtzungo Udalak erabaki zuen kiroldegiaren eta frontoiaren kudeaketaren errentamendua lehiaketa bidez egitea. Eskaintza 33.000 euro urteko da eta errendamendua urtero berritu daiteke, gehienez ere 4 urtez. Orain arte kirol azpiegitura bakoitzaren kudeaketa bereiztua zegoen, baina ordutegi bera dutenez udalak biak aldi berean ematea erabaki du.