Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Estu-estu zegoen markagailua eta azken minutuan erabaki zen Sestao eta Xotaren arteko norgehiagoka. Baina beste behin ere, galdu egin zuten irurtzundarrek.Tristea bada ere, partida amaitzeko 8 minutu falta zirenean, jarraitzaileen artean harmailetan egon ziren iskanbilak izan ziren eguneko azpimarragarriena.Xotak gero eta zailago dute maila mantentzea. Azken aurreko postuan jarraitzen du, 19 punturekin. Hurrengo norgehiagokan 48 punturekin bigarren postuan dagoen Gernika etxean hartuko duela jakinda, azken jardunaldietako hutsak zuzendu eta dituzten gol aukerak probestu beharko dituzte.