Ligarako itzuleran, berriz ere, lesioak protagonista

Guaixe 2008ko martxoaren 7a

MRA Navarra Espainiako Kopatik kanpo utzi zuten lesioek eta orain ere, ligara itzultzeko prest daudenean, lesioak dira protagonista. Robert eta Lukaian ez daude bihar jolasteko moduan eta Joel Queiros eta Dêren parte hartzea zalantzazkoa da. Imanol Arregik Xota B taldeko jokalariak beharko ditu bihar Cartajenan Tuca Mueblesen lehia bideratzeko. Igor Etxarri, Irurtzungo 18 urteko jokalari gazteari eman dio aukera entrenatzaileak. Gazteak behin baino gehiagotan entrenatu izan du goi mailako taldearekin, baina hau da partidu batera deitu duten lehen aldia.Liga amaierara arte ez dute atsedenik izango Irurtzungoek. Lehen zortzi taldeak sartuko dira tituluaren alde borroka egiteko play off-ean. MRA 5. postuan dago, baina, Imanol Arregik esan bezala, "ez da erraza izanen sailkatzea, talde asko baikaude borrokan 3 edo 4 puntuko aldearekin". Borroka horretan sartuko bada, bihar arratsaldean ezin du hutsik egin, 13. tokian dagoen Tuco Mueblesen aurka.