Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beste behin ere, MRA Navarrak kale egin zuen etxetik kanpo. Ez zuten partidu txarra egin Irurtzungoek, baina behar baino gehiago huts egin zuten aurkarien atean. Ortizek defentsan egindako hutsaren ondorio izan zen etxekoen gola. Berehala sartu zuen Alexandrek berdinketaren gola. Bigarren zatian, erasokor jarraitu zuten Irurtzungoek, baina etxekoak aurreratu ziren; berriz ere, 3-1. MRA-ren zoria aldatu nahian, atezain-jokalaria jarri zuen Imanol Arregik eta 3-2ra gerturatu ziren. Saiatu arren, atezainarekin edota zutoinarekin topo egin zuten Irurtzungoek behin eta berriz, eta ez ziren 3. gola sartzeko gai izan. 4-2 amaitu zen norgehiagoka.Estu-estu daude taldeak sailkapen nagusiko erdialdean. Ondorioz, partidua galduta, bi postu egin ditu behera MRA-k, 7. posturaino. Play off-etan sailkatu nahi badu "zortzi final" ditu aurretik MRA-k. 33 punturekin, Irurtzungoek baino 2 gehiagorekin, 4. postuan dagoen Azkar Lugoren aurka izanen du horietan lehena.