Berriz ere galdu egin zuen Xotak

Guaixe 2008ko martxoaren 11

Ez ohiko partidu ikusi zuten asteburuan Irurtzunen bildu zirenek. Gernikako taldea 0-3 aurreratu zen. Atsedenalditik bueltan, atezain-jokalaria jarri zuen Xotako entrenatzaileak, aurkako golen aldea gutxitu nahian. Gernikakoek nahi baino baloi gehiago galtzen zituzten horrela eta taldeko entrenatzaileak ere atezain-jokalariaren aldeko apustua egin zuen. Xota aldea txikitzen hasi zen, baina Gernikakoek ere gol gehiago sartu zituzten. Markagailuan 3-7koa zegoela amaitu zen norgehiagoka.Ez zen partidu erraza Irurtzungoendako, 2. postuan dagoen taldea baitzuten aurrez aurre. Baina, arerioak arerio, gauzak dauden bezala ezin du partidu bakar bat ere galdu. 20 punturekin, 15. postuan jarraitzen du, azken aurrekoan. Datorren jardunaldian, 24 punturekin 13. postuan dagoen Aretxabaletaren aurka du partidua.