Puntu gazi-gozoa

Guaixe 2008ko apirilaren 3a

Maila mantentzea jokoan dagoenean, puntu guztiak dira garrantzitsuak. Are gehiago, sailkapen nagusiko 7.aren aurka lortu bada eta etxetik kanpo. Hala ere, ezin esan Irurtzungoek norgehiagoka pozik amaitu zutenik. Izan ere, 1-4 joan ziren aurretik, baina gogor ekin zion Pajarin taldeak bigarren zatiari eta, azken minututan, ez zen behar bezala aritu Xota.Gernika liderrak, 57 puntu ditu, eta 14. postuan daude Irurtzungoak, 23 punturekin. Puntu bat gehiagorekin mailari eutsiko liokete, beraz, garrantzi handia du asteburu honetako jardunaldiak: sakandarren puntu kopuru berarekin, 15. postuan dagoen Liebana hartuko du etxean.