Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Munduko sukaldaritza tailerrak larunbatean hasiko dira, Erga Larreak elkartean. Larunbatean Errumaniako sukaldaritzaren txanda izanen da, igandean Mexikoko jakiak prestatzen ikasiko da eta astelehenean, berriz, Senegalgo plateren txanda. Interesatuak tailer bakarrera edo guztietara joan daitezke. Horretarako 617 587 480 telefonoan izena eman beharra dago. Tailer bakoitzean parte hartzeagatik 5 euro ordaindu behar dira. 15 pertsonarendako tokia besterik ez dago. Itxipuruk apirilaren 21etik eta 26ra bitartean aniztasunari buruzko astea antolatu du. Haren helburua izanen da irurtzundar berrien "desberdintasunak ezagutzea eta onartzea".