Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
MRAk Madrileko Interviu Fadesa taldea hartuko du etxean, ligako 27. jardunaldian. Ez da norgehiagoka erraza izanen Irurtzungoendako, txapelketa bikainaren ondoren, 2. postuan baitago Interviu. Baina, play off edo finalerako kanporaketak jokoan daudela jakinda, duten guztia eman beharko dute sakandarrek. Aurreko sei partidutan huts egin eta gero, azken aukera izan daiteke hau.Lesioen eraginez, beste behin ere, arerioari nahi bezala aurre egiteko zailtasunak izan ditzake Imanol Arregik. Jolastu ezinean daude Dé, Charly eta Joel eta alexandre eta Roberto Martil irurtzundarraren parte hartzea ere zalantzazkoa da.