Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kirioak dantzan amaitu zuten zale askok joan zen asteburuko norgehiagoka. Tentsioa eta emozioa ez ziren partiduaren ezaugarri nagusiak. Xotak eraman zuen partiduaren pisua eta bera izan zen markagailuan aurreratzen lehena. Baina hutsak ere egin zituzten eta aurkariek, bi aldiz ere, berdindu egin zuten. Irurtzungo taldeak jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan zuen 1:37 minutu eta aurkariek aurrera egiteko probestu zuten. 2-3 Liebanak, baina etsi ez, eta 3-3koa Xotak. Erasoan jarraitu zuten, hala ere bisitariek eta berriz ere aurreratu egin ziren, 3-4. Partidua punturik gabe amaituko zutela zirudienean, norgehiagokako azken segundoan, 4-4koa sartu zuen Xotak. Eromena harmaila eta jokalarien artean.60 puntu ditu Gernika liderrak. Xota 15. postuan dago, 24 punturekin, aurretik duen Liebanaren puntu kopuru berarekin. Puntuak batu eta zonalde arriskutsua uzteko aukera ona du asteburuan, 15 punturekin azkena den Alcorrioja bisitatuko baitu.