Puntu bat azken momentuan

Guaixe 2008ko apirilaren 10a

Ohorezko maila. 27. jardunaldia. MRA-Navarra - Interviu-Fadesa Munduko txapeldunaren kontra azken segundoetan hiruna berdintzea lortu zuten Imanol Arregiren mutilek. Irurtzungoak lesioak direla eta 7 jokalarirekin aritu ziren eta zuten guztia eman zuten aurkari handi baten kontra. Aurreneko zatian gol aukera asko sortu bazituzten ere ez zuten MRA Navarrakoek aurkariaren atea zulatzen jakin.Gainera, bigarren zatia hasi eta berehala, gutxi eginda, bi goleko aldearekin aurretik jarri ziren bisitariak. Azken txanpan Jabi Eseberriren bi jokaldik berdinketa eraman zuten markagailura. Bi taldeak atezain-jokalariarekin jokatu zuten. 15 segundoren faltan bisitariak aurreratu ziren. MRA Navarrak 7 segundo behar izan zituen berdinketaren gola sartzeko. Markagailua ez zen gehiago mugituko. Imanol Arregi bere jokalarien lanarekin pozik azaldu zen.MRA Navarra sailkapenean 11. da 33 punturekin. Titulua jokatzeko ligaxkarako sailkapena 5 puntura du orain, 3 partida falta direnean. MRA Navarra hilaren 19an Torrejonen jokatuko du. Madrildarrak 8. dira sailkapenean eta irurtzundarrek baino 5 puntu gehiago dituzte. Liga titulua eskuratzeko ligaxkan sailkatzea dute helburu bi taldeen arteko borroka izanen da.