Ipar-hegoa taula gainean

Guaixe 2008ko apirilaren 11

Atikus-eko kideek diotenez, testuak "misterioa, magia eta fantasia" ditu eta, aldi berean, "lotura handia zuena gaur egun planeta honetan bizi garen pertsonekin eta gure bizimoduarekin". Uharte bat izanen naiz zuretzat antzezlaneko protagonista Sara da, basamortuaren ertzean bizi den herri txiki bateko neska. Herriko gabeziak direla eta hegoa utzi eta iparrera joatea erabakitzen du. Baina opatzen duena ezagutzen zuenaren guztiz kontrakoa da. Taula gainean Izaskun Mujika, Jon Barbarin, Iratxe Garcia eta Angel Sagues izanen dira, azken horren zuzendaritzapean.Kulturartekotasunaren astearen barruan kokatuta dagoen emanaldi horretan iparrari eta hegoari buruzko ipuin bat ezagutuko dute txikienek, Adiskidetasun eta maitasun bila dabiltzanei buruzko lana ere badena.