Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arantzako herriak festa handiarekin ospatu zuen herriko seme Beñat Mitxelanaren debuta. Herriko pilotari gazteek eman zioten hasiera jaialdiari, eta Frontiseko pilotariek hartu zuten ondoren lekukoa.Amarikak eta Gorritik, L. Aldai eta Elolarekin neurtu zituzten indarrak. Nagusitasunez aurreratu ziren sakandarra eta laguna, baina, partidua aurrera, gerturatu egin zitzaizkien aurkariak. Azkenean, 22-18 nagusitu ziren uhartearra eta laguna.Jaialdiko partidu nagusian, Mitxelena debutatzaileak Nagore izan zuen lagun. Arantzako gaztea indartsu ibili zen, eta pilota bat baino gehiago bidali zituen erreboteraino. Nagoreren laguntza ere eduki zuen. Hala ere, bikoteak ezin izan zuen Bengoetxea eta Armendarizen aurka. 20-22 galdu zuten norgehiagoka.