Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Iratxo mendi taldeak asteartean aurkeztu zuen XIX. Sakanako Ibilaldi Handia. Ibilaldi Handi honetako bi aukerak (A aukera, Hiru Baselizak; eta B aukera, Ibilaldi Handia) Euskal Herriko ibilaldi luzeko zirkuituan eta Nafarroako zirkuituan sartuta daude, eta apirilaren 26an, larunbatarekin, izanen dira.Antolakuntzatik nabarmendu dutenez, ibilaldiak ez du aldaketarik izanen. Goizeko 6:00etan aterako dira partehartzaileak Iratxo elkartetik, eta Izurdiaga eta Urritzolatik barna Txurregira igoko dira. Euskal Herriko Erdigunea pasatuz Uharteko Atakara eta San Donato baselizara heldu eta Uharte Arakil herrira jaitsiko dira, San Migel santutegira heltzeko. Aralarretik barna Madotzera heldu eta Larrazpil eta Goldaratzera joango dira. B aukera hautatzen dutenek Irurtzungo bidea hartuko dute, eta A aukerakoek Trinitate ermitara joko dute, gero Irurtzunera jaisteko.Izena ematea, hobe internet bidez Iaz eguraldi txarra egin zuen, eta hala ere 520 parte-hartzaile izan ziren mendi ibilaldian. Aurtengorako izena ematea zabalik dago eta astearterako jada 200 pertsona inguru zeuden apuntatuta. Antolatzaileek izena ematea internet bidez egitea aholkatzen dute. Horretarako www.iratxo.galeon.com web orrira jo behar da eta bertako formularioa bete. Apirilaren 23a da azken eguna. Baina beste aukera bat badago. Apirilaren 18tik 23ra telefonoz ere eman daiteke izena, 20:00etatik 22:30era hurrengo telefonoetara deituz: 948 500 882, 659 719 529 eta 639 754 226.Ibilaldian parte hartuko duten mendizaleek 10 euro ordaindu beharko dituzte.Egunean bertan, garestiago Sakanako Ibilaldi Handiak ez du parte hartzaileen kopurua mugatzen. Ibilaldia abiatu baino ordu bat lehenago, hau da, apirilaren 26an bertan, goizeko 5:00etatik 6:00etara, izena eman daiteke, Iratxo elkartean. Kasu honetan parte hartzaileek 12 euroko kuota ordaindu beharko dute.Ohikoa denez, hornidura eta kontrol guneak izanen dira eta antolakuntzak bidea markatuko du. Ibilbidearen xehetasun guztiak hurrengo Guaixen emanen ditugu.