2 pertsona gehiago gizarte enplegu babestuaren programan lanean

Guaixe 2008ko apirilaren 14a

Irurtzungo Udalaren nahia da programa horren barruan lan egiten duten 6 pertsonek herriaren garbiketaz arduratzea, eta ez enpresa espezialduak. Egiteko horretan, iaztik bi pertsona gehiago ari dira lanean. Zazpigarren pertsona bat ondarearen berreskurapenerako programan lan eginen du. Bestalde, udalaren asmoa da heldu den urtean lanean hainbat egiteko izanen dituen langile bat kontratatzea. Haur eta gazteakGuraso talde batek hala eskatuta, haur-aisialdiko jarduerak garatzeko 3.000 euroko diru-sail berria jaso du Irurtzungo Udalak aurrekontuetan. Jarduera horiek 8 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Programa garagarrila bitartean garatuko da, asteburuetan, batez ere. Irurtzungo Udalaren asmoa da, bide batez, Gazte Leku baten beharraren inguruko hausnarketa gizarteratzea. Irurtzungo Gazteria Kontseilua dagoeneko hasi da martxan. Aurreneko bilerara herriko gazte guztiak eta gazteak hartzen dituzten erakundeak deituak izan ziren. Bilerara jende gutxi agertu zen eta asko erakunderen bateko kide zen. Kontseiluak jende gehiago erakartzeko ahalegina eginen du, behar bezala eratu eta lanean hasteko. Bitartean Irurtzungo Udalak aurrekontutik 6.000 euro bideratu ditu Gazteria Kontseiluak bere jarduerak garatu ahal izateko.