Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ametsek eta Txominek Felipe Quispe gerrilla burua ezagutzeko aukera izan zuten; La Pazeko kartzelarik handienaren barruan pasa zuten goiz bat; Sanchez de Lozada diktadoreak piztutako gasaren gerrako biktimekin ere egon ginen eta Evo Morales ere elkarrizketatu zuten. Guztiaren berri Argia aldizkariaren erreportaje sail batean eman zuten. Ondoren, guztia Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak izenburuko liburuan jasoa utzi zuten Ametsek eta Txominek. Irurtzunen gaurkoan Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak "hitzaldi audiobisual bat" eskainiko dute, erakusketatxo batekin batera. Ordu eta erdian hitza, argazkiak, bideoak, bertsoak...denetik eta, guztia, Bolivia hobe ezagutzeko. Diaporamaren emanaldia Aizpea, Irurtzungo Euskara Elkarteak eta Iratxo Elkarteak antolatu dute.