Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
24 urteko Madrilgo jokalari gazteari beste bi denboraldi gelditzen zitzaizkion Xotan, baina Interviúren eskaintza atzera bota ezina zen bai jokalariarentzat eta baita MRA-rendako ere. Soilik akordioa sinatzea falta da. Carlos Ortiz gaztea da, baina kalitate handikoa. Iaz ohorezko ligako errebelazio jokalaria aukeratu zuten. Xotarekin duela bi urte fitxatu zuen madrildarrak, Zilarrezko Mailako Las Rozas Boadilla taldean zegoela. Irurtzungo taldearen zutabeetako bat izan da jokalaria, eta horretaz gain Espainiako Selekzioan aritzeko aukeratua izan da behin eta berriz. ZalantzanCharlyk, Alexandrek eta Dê Vasconcelosek MRA Navarran jarraituko duten ez dago argi, hirurei kontratua ekainaren 30ean despeditzen baitzaie. Klubak orduan emanen du jakitera zein den bere asmoa. Imanol Arregi entrenatzaileak batez ere Espainiar Estatuko nazionalitatea duten jokalariekin osatu nahi omen du taldea, baina jokalari atzerritarren bat ekartzea ez da alboratzen. Esamesek Guadalajara taldeko Eugenio Moratilla "Uge" jokalaria Xotan kokatzen dute, baina konfirmatu gabeko berria da.