Irurtzungo lantegiak egindako inbertsioetako bat 3.500 tona metrikoko prentsa da. Ilbeltzetik lanean ari den makina berriak Saparen ekoizpen gaitasuna handituko du eta, aldi berean, tamaina handiagoko profilak egiteko gaitasuna du. Prentsa horrekin Irurtzungo lantegitik "produktu garatuagoaren horniketa bermatu nahi da, automozioa, garraioa, industria eta eraikuntzako sektoreetako segurtasun piezetan espezialduz". Mustu berri den prentsa horretaz gain, Irurtzungo lantegian beste bi prentsa dituzte, 1.800 eta 2.000 tonakoak. LabeaSapa Profiles Navarrak ere labea berritzen inbertsioak egin ditu eta horren emaitza da urtean 25.000 tona aluminio urtzeko gaitasuna duen labea. Haren bidez, extrusioan erabiltzeko totxoa edo lehengai kartutxoa egiten dute. Totxo ekoizpenean kontu handia hartzen du enpresak, "azken produktuaren kalitatean faktore erabakigarria baita". Labeari esker, Irurtzungo enpresak bere bezeroen beharretara egokitutako produkzioa egiten du. Horretan ere zerikusia dute enpresak Irurtzunen duen laborategiak eta ikerketa eta garapen departamentuak.