Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo taldeak ezin izan zuen azken aldiko bolada txarrarekin amaitu. Partidu ona jokatu zuen joan zen ostiralean, Bartzelonan, baina ezin izan zuten talde kataluniarra mendean hartu.Agerian geratu zen Bartzelonak Play-offak jokoan zituela. Hasiera-hasieratik zuten guztia emateko prest kantxaratu ziren etxekoak. Irurtzungoak erritmoa lasaitzen saiatu ziren eta lan ona egin zuten defentsan. Markagailuan 2-1ekoa zegoen atsedenalditik bueltan, baina Bartzelona borrokarako prest atera zen, berriz ere, eta bere jokoa egiteko aukerarik gabe utzi zuen MRA. Ortiz atezain-jokalari lanetan jarrita ere, Irurtzungoek ez zuten hobera egin. Azkenean, 4-1ekoarekin amaitu zen norgehiagoka.Honekin, 10 jardunaldi egin ditu irabazi gabe Xotak. Emaitza horiek taulako goiko postuetatik 11. postura jaitsi dute Irurtzungo taldea. 33 puntu ditu MRAk, El Pozo liderrak baina 35 gutxiago.Partidu bakarra falta da liga amaitzeko, datorren ostiralean, maiatzaren 2an, Unibertsitateko Pabilioian jokatuko dutena, 19 punturekin, 10. postuan dagoen Lobelleren aurka. Zaleen babesarekin, azken emaitzak ahaztu eta liga garaipenarekin amaitzen saiatu beharko dira irurtzundarrak.