Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo MRA Navarra taldetik adierazi dutenez, ekainaren 30ean despeditzen zaie kontratua Alexandre, Dê eta Charlyri, baina taldeak ez du beraiekin kontatzen hurrengo denboraldirako.Charlyk 10 denboraldi eman ditu Irurtzungo taldean, eta Dêk 6, Italiako Furpile Prato taldean utzita jokatu zuen urtea kontuan hartuta. Alexandrek ere 6 urte eman ditu Irurtzunen. Taldearen esanetan hiru jokalariak taldeak urte hauetan izan duen errendimendu onean klabeak izan dira, baina "ziklo bat despeditu da" eta horregatik ez dute eurekin kontatuko.Omenaldi gisa hiru jokalariek taldeak eskainitako koadro bat jasoko dute ligako azken jardunaldian, maiatzaren 2an. Xotako zaletuen aurrean agur esateko aukera izango dute horrenbeste lan egin duten jokalariek.