Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bizkaitarrak aurreratu ziren lehenengo markagailuan, baina, bigarren zatian, berdinketa gola ez ezik, bigarren gola sartu zuen Xotak. Zoritxarrez ez zen hor amaitu partidua: norgehiagoka amaitzeko bi minuturen faltan, berdinketa gola sartu zuen Santurtzik, Xotaren esperantzak zapuztuz. Liga amaitzeko jardunaldi bakarra falta denean, 14. postuan dago Xota, 28 punturekin. 5 puntura geratu zaio salbazioa, beraz, ezinezkoa du mailari eustea. Gernika da taldeko liderra, 69 punturekin. Etxean esanen dio agur liga eta mailari Xotak, asteburu honetan, 35 punturekin 11.a den Soloarteren aurkako norgehiagokarekin.