Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen ostiralean Irurtzunen jokatu zen master mailako Nafarroako Txirrindulari Itzuliko lehen etapa. 116 txirrindulari bildu ziren bertan, besteak beste, Nafarroa, EAE, Katalunia, Valentzia eta Asturiasekoak.Lehia bizia izan zen hasiera-hasieratik. 20 txirrindulariko taldeak ihes egin zuen, baina 100 kilometroko ibilbidean aurrera egin ahala, txikituz joan zen taldea. Helmugara arte ez zen lasterketa erabaki. Bertan, milimetroen aldearekin bada ere, Arkaitz Arakistain gailendu zitzaion Emilio Monagasi.Etapa honekin, itzuliak Sakana despeditu eta Cascanterako bidea hartu zuen.